Yeti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ustezko yeti baten irudikapena.

Yetia edo Elurretako Gizon Izugarria[1][2] —zenbaitetan, ingelesezko abominable adjektiboari okerreko itzulpena emanda, Elurretako Gizon Nardagarria[3] izenaz aipatua— (nepaleraz: हिममानव, «mendiko gizona») Tibet eta Nepalgo mitologiako izakia da. Tximino handitzat hartzen da, eta oin oso handiak omen ditu. Yetiak 2 metroko altuera omen du, eta gorila baten itxura. Gorputza ilez estalita du aurpegia izan ezik.

Tibetar batzuek adierazi dute yetiak eraso diela. Tibetarrak ez diren hainbat alpinistak ere ikusi dutela diote, adibidez, Iñurrategi anaiek (Felix Iñurrategi eta Alberto Iñurrategi), eta gainera argazki bat atera omen zitzaion, baina flasha jarri gabe egin zenez ez da ia-ia ezer ikusten. Ile apur batzuk ere aurkitu ziren, baina geroago egiaztatu zen ugaztun herbiboro batzuenak zirela.

Everesten mazelan monasterio budista batean oraindik kontserbatzen da yeti baten burutzat jotzen dutena, nahiz eta frogatu den ahuntz baten burua dela. Buruaren alboan eskaintzak uzten dituzte.

Ez dago existitzen dela frogatzen duen zientzia ebidentziarik.

Yetiaren bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txutxuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txutxuna yetiaren mitoaren Errusiako bertsioa da. Esaten dute txutxunaren oinak handiak direla eta Siberian bizi dela, eta beste yetiak bezalaxe ia-ia ezinezkoa dela ikustea.

Bigfoot[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigfoot Kanada mitologiako pertsonaia famatu bat da. Alegiazko pertsonaia hori Estatu Batuetako ipar-ekialdean bizi omen da.

Yetiaren agerpenaren berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832. urtean, B.H Hodgson, britainiar bat, izan zen lehenengoa aipatzen idatziz Yetia ikusi duela adierazten. Iturri horretan esaten du ehizatzen ari zen bitartean, Nepaleko iparraldean, ikusi zuen izaki hankabikoa buztanik gabe eta gorputz osoa ile ilunez estalita. Hodgsonek garai hartan pentsatu zuen orangutan bat zela.

XX. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921

Howard-Bunyk oin arrasto handi bat aurkitu zuen, Everesten, 6000 metroko altueran.

1925

N.A. Tombazzik, britainiar argazkilari batek, yeti bat ikusi omen zuen 5000 metroko altueran, Zemu glaziarrean. Argazkilariak deskribatu zuenez, yetia izaki bizidun baten antzekoa zen, eta batzuetan gelditu egiten zen zuhaixka batzuk erauzteko.

1970

Williams alpinistak ere ikusi zituen arrasto batzuk, Annapurna igotzen hari zenean, 4000 metroko altueran. Gau horretan ere ikusi omen zuen tximino baten antzeko pertsonaia bat, lau hankatan saltoka.

1972

Nepalgo ekialdeko Arun haranera zihoan Espedizio zientifiko batean, argazki bat egin zioten arrasto handi bati. Croninek, espedizioko kide eta zoologoak, esan zuen arrastoa Shiptonek egindako argazkikoen oso antzekoak zirela.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibon SARASOLA: Zehazki hiztegia, «abominable» sarrera.
  2. Mikel MORRIS: Morris Student Plus hiztegia, ingelesezko «abominable» sarrera.
  3. Elurretako gizon nardagarria, R. A. Montgomery. Elkar-Timun Mas

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]