Neurketa-maila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, neurketa-eskala edo neurketa-maila neurketa bat egiteko moduari deritzo. Stanley Smith Stevens psikologoak neurketa oro lau neurketa-eskala mota hauetako batez burutua zela adierazi zuen: eskala nominal, eskala ordinal, tarte-eskala edo ratio-eskala. Eskala hauek propietate ezberdinak dituzte: eskala batean egindako neurketa bakoitzak bere eragiketa matematikoak onartzen ditu eta eskala bakoitzarekin jasotako datuak berariazko estatistika-tekniken bitartez soilik azter daitezke.

Eskala nominala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskala nominaletan elementu edo banako bati neurketa bakoitza kategoria baten bitartez egiten da. Kategoriak banakoa neurtzen den ezaugarriari buruz beste baten berdina den edo multzo berekoa den adierazten du. Adibidez, pertsona batek erreferendum batean emandako botoa (bai, ez, zuria, ez du botorik eman) eta arroka mota (igneoa, metamorfikoa edo sedimentarioa) eskala nominal batez neurtzen dira. Eskala nominalez elementu ezberdinen neurketa egiten denean, aldagai kualitatiboak sortzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.