Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea
Motacelebration (en) Itzuli
Commemorates (en) Itzulineuroaniztasun
Denbora-tarte2018 - 

Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea (ingelesez: Neurodiversity Celebration Week) desberdintasun neurologikoei buruzko estereotipoei eta uste okerrei aurre egiten dien nazioarteko ekimena da[1]. 2024an, Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea martxoaren 18tik martxoaren 24ra egingo da[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea Siena Castellonek sortu zuen 2018ko azaroan[3], 16 urte zituela[4]. Castellon autista da eta dislexia, dispraxia eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua ere baditu, eta aurreiritziak eta jazarpena bizi izan zituen ikasten ari zela. Desberdintasun neurologikoei buruz hitz egiteko modua aldatu nahi zuen eta pertsona neurodibergenteen talentu eta abantailetan berdin zentratzen den ikuspegi orekatu bat sortu[1].

Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea hainbat hedabidetan agertu zen, hala nola ITV Newsen[5], BBCn[6][7], The New Scientist[8] eta Forbes[1] aldizkarietan eta The Guardian egunkarian[9].

2020an, Nazio Batuen Erakundeak Siena Castellon munduko 7.000 eskatzaile baino gehiagoren artean hautatu zuten Garapen Iraunkorreko Helburuetarako Lider Gaztea izateko bi urterako, eta horrek neuroaniztasuna eta Neuroaniztasunaren Ospakizun Astea sustatzeko aukera eman zion[10].

Eskolako erronkak gainditzeko aholku praktikoak eskaintzeaz gain, programak doako baliabideak eskaintzen ditu irakasleek ikasle neurodibergenteei hobeto laguntzeko. 2020an, programa mundu osoko 850 ikastetxe eta 500.000 ikasle baino gehiagora iritsi zen[11]. 2024ko urtarrilean, kopuru hori 2.648 ikastetxe eta 1.412.000 ikasle baino gehiagora igo zen[12].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: Europako Aniztasunaren Saria[13]
  • 2020: Special Needs Jungle Awards[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Palumbo, Jennifer "Jay". «What Are The Takeaways Of Neurodiversity Celebration Week» Forbes 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. (Ingelesez) «Neurodiversity Celebration Week» Neurodiversity Celebration Week (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. (Ingelesez) «Young Humanitarian Hero Award» AidEx 2024 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Ingelesez) «MMII – Neurodiversity Celebration Week» Macomb Community College (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. (Ingelesez) «Neurodiversity: The buzzword on everyone's lips» ITV 2019-05-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  6. (Ingelesez) «Siena Castellon: Neurodiversity – the new normal» BBC Bitesize (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  7. (Ingelesez) «Neurodiversity at work: It takes all kinds of minds» BBC Bitesize (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  8. (Ingelesez) «Autism isn't a defect – here's why we should embrace neurodiversity» New Scientist 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  9. (Ingelesez) Summers, Hannah. «Siena Castellon: 'Autistic people are really struggling with how uncertain things are'» The Guardian 2020-11-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  10. (Ingelesez) «Siena Castellon» United Nations (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  11. (Ingelesez) «20 finalists announced for Commonwealth Youth Awards 2021» The Commonwealth 2021-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  12. (Ingelesez) «Participating Schools» Neurodiversity Celebration Week (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  13. (Ingelesez) «Siena Castellon's acceptance speech for Campaigner of the Year at the European Diversity Awards» Siena Castellon 2019-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  14. (Ingelesez) Tirraoro, Tania. «The 2019 SEND Advocates’ Stampede» Special Needs Jungle 2019-12-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]