Dislexia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Dislexia etimologikoki hizkuntzaren zailtasuna esan nahi du (grekoko δυσ, zailtasuna, anomalia eta λέξις, hizketa, ahoskuntza). Gaur egun, irakurtzean ager daitekeen arazotzat hartzen da eta ez dauka arrazoi intelektual, kultural edota emozionalekin inongo erlaziorik. Ez da interes edo motibazio falta batekin lotu behar ez eta zentzumen urritasun batekin. Izaera kognitiboa du eta hizkuntza idatziarekin zerikusia duten ahalbideengan eragina izaten du, ikuste eta entzute kodifikazioan, epe laburreko memorian eta ordena eta sekuentziazio hautematean. Zailtasun bat da baina ez da inondik inora prozesu fonologikoan parte hartzen duten burmuineko atalen disfuntzioa eta ez da existitzen burmuinean lesiorik. Ezaugarriak ezagutzen badira erraza da hautematea haur batek dislexia daukala eta goiz egindako identifikazio batekin eta tratamendu egoki batekin oztopo hau gaindi daiteke eta bizitza normal bat eraman.

Haur batek dislexia duela antzematea ez da erraza kalitatezko azterketa egiten ez bada. DMS eskuliburuetan aipatzen diren prebalentziak eta eskola sisteman antzematen diren kasuak erkatuz gero, pentsa daiteke dislexia duten ume gehienek mendebaldeko eskola sistema gehienetatik diagnosirik gabe igarotzen direla.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexiaren zergatiari edo jatorriari buruzko azalpen nagusiak:

Ikuspuntu neurologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu hau, funtzionamendu hemisferikoa eta dislexiaren arteko erlazioaren aldekoa da. Ikuspuntu neurologikoaren aldekoek funtzionamendu neurologiko “ezberdinaren” eta dislexiaren arteko lotura defendatzen dute. Hauen iritziz, diferentzia anatomikorik ez dagoenez, funtzionamenduan indar egiten da.

Ikuspuntu kognitiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspuntu honetatik prozesu psikologikoak aztertu dira. Hori dela eta, epe laburreko memoriaren defizita gertatzen dela ziurtatu da. Beraz, zailtasunak zeinuen deskodifikazioan gertatzen dira eta ez esanahiaren ulermenean.

Dislexia motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aniztasun terminologiko handia baldin badago ere, gehien azaltzen diren kontzeptuak hauek dira:

  • Hartutako dislexia: dislexia garuneko lesio baten ondorioz sortzen da.
  • Dislexia ebolutiboa: ondo irakurtzeko gaitasunean berezko zailtasunak dituztenak.

Bi mota hauek azpi-mota hauetan sailka daitezke: Fonologikoa edo zeharkakoa: bide fonologikoa erabiliz irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta ondorioz, ikusizko bidea erabiltzen da nagusiki.

  • Fonema eta grafemak lotzeko zailtasuna[1].
  • Ezin dute hitzen elementuen independentzia erlatiboa ikusi.
  • Ez dira gai hitz ezezagun edo esanahi gabekoak deskodifikatzeko. Hitz ezagunak ondo irakurriko dituzte.
  • Akatsak fonemen arteko ordezkapenetan.
  • Akats morfologikoak eta erroak mantenduz atzizkiak aldatu.
  • Semantikoki antzekoak eta fonetikoki ezberdinak diren hitzak nahastu.
Hemen ispilu bidezko hizkien inbertsioa ikus daiteke.

Bisuala, superfiziala edo zeharkakoa: bide lexikoa erabiliz irakurtzeko zailtasunak ditu pertsonak eta ondorioz, bide fonologikoa erabiltzen du.

  • Irakurtzerakoan akatsak zeinu grafikoei zentzua emateko zailtasunak dituztelako (Ladrar-labrar, Daba-bada, Pata-tapa...)
  • Hitzaren osagai grafikoak letraka esateko gai akatsik egin gabe.
  • Hitzak osotasunean ezin duenez irakurri irakurketa mantsoa
  • Irakurketa soinuetan oinarriturik.
  • Letren omisio, gehitze edo ordezkatze akats ugari.
  • Berdin idazten diren hitzekin arazoak

Sakona edo mistoa:

  • Aurreko biak batera agertzen direnean, hau da, irakurleak entzumen eta ikus akatsak egiten dituenean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexia dutenek elementuen, espazioaren eta denboraren antolaketan nahasteak izateko joera dute. Hori dela eta, irakurtzeko eta idazteko zailtasun nabarmenak, arreta-arazoak, motrizitate arazoak-eta izan ditzakete.

Jarraian, hainbat ikertzailek zerrendatutako ezaugarri batzuk. Dislexiari irakur-idazteari lotuen dauden ezaugarriak dagozkio baina Ikasteko asalduren beste ezaugarri batzuk, maiz, dislexia duen pertsona berean nahasturik ager daitezke.

Hemen zerrendatzen diren tasun guztiak ez dira zertan batera elkartu pertsona bakar batean.

  • Irakurtzerakoan jariotasun eskasa eta zehaztasun falta.
  • Irakurtzerakoan bere adinerako ohikoak diren akats kopurutik gora. Hizkien, silaben zein hitzen omisioak, errepikapenak, leku-aldaketak edota inbertsioak.
  • Irakurtzerakoan bere adinerako ohikoa den batez besteko lastertasunaren azpitik.
  • Irakurtzerakoan ulermen arazoak. Bere adinerako ohikoak baino arazo larriagoak.
  • Sinboloak hautemateko eta deskodifikatzeko zailtasunak.
  • Irakurtzerakoan bere adineko gehienak baino azkarrago nekatzea eta arreta galtzea.
  • Idazterakoan ortografia akats ez ohikoak. Letrak edo silabak ahantzi edo hurrenkera aldaketa bitxiak.
  • Idazterakoan sintaxi arazoak, esaldiak josteko arazoak.
  • Idazterakoan, ohiko ortografia akatsen kopurua adinerako ohikoa ez den kopuruan, estatistikoki normaltzat har daitekeen kopurutik gora.
  • Idazterakoan arazoak ortografiako xehetasunekin, tiletekin, puntuazio markekin eta.
  • Idazterakoan lastertasun motela.
  • Idazterakoan kaligrafia kaskarra.
  • Sekuentzia bateko elementuak bateratzeko zailtasunak.
  • Denbora-espazio kontuak behar bezala antzemateko zailtasunak. (Orduak, egutegi kontuak-eta ikasteko zailtasun bereziak).
  • Irakurri beharreko ikasmaterialei loturiko arreta gabeziak.
  • Enuntziatu matematikoak irakurritakoan ulertzeko zailtasunak.
  • Azalpen testuak irakurritakoan ulertzeko zailtasunak.
  • Atzerriko hizkuntzak ikasteko zailtasunak.
  • Morfologikoki edota fonetikoki antzekoak diren hizkiak, silabak edota hitzen nahasketa (ispilu bidezko hizkien inbertsioak ere, tartean).
  • Ondo ahoskatzeko arazoak.
  • Hizkera desordenatua izatea.
  • Motrizitate arazoak edo trakestasuna.
  • Atzamarrekin letrak behar bezala marrazteko abilezia eskasa.
  • Lateralitate arazoak.
  • Epe laburreko memoriarekin zailtasunak.
  • Hitz polisilabokoak errepikatzeko zailtasunak.
  • Ukimen, ikusmen edo entzumenaren kontrol zehaztugabea.
  • Hizkuntzaren garapen motela.
  • Ez ohiko jarrerak aurkeztea: nekatzeko erraztasuna, atentzio falta, segurtasun eza...
  • Erritmo geldoa hainbat ekintza egiterakoan, elementu batzuk ordenatzerakoan, esate baterako.

Arazo horiek guztiek emozioen alorrean ondorioak izan ditzakete eta:

  • Ikasteko motibazio falta.
  • Jokabide disruptiboak.
  • Norberak bere planak egiteko, bere denbora antolatzeko, zailtasunak.

Asaldura elkartuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dislexia duten pertsonek beste Ikasteko asalduraren bat ere izan ditzakete, dislexiarekin batera. Beste buru asalduraren bat edo batzuk izan ditzake dislexiarekin batera:

DSM-V[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larritasun mailak aipatzen ditu. Dislexia larria, arina, ertaina.
  • Egokitzapenak eta laguntzen beharrak aipatzen ditu.
  • Ikasteko asalduren taldean kokatzen du dislexia, DSM-IVk legez.

Prebalentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da erraza[2] ikerketa sakon eta datu estatistiko fidagarrietan oinarriturik dislexiaren prebalentzia zein den ziurtatzea. DSM-IV, 1995ko eskuliburuaren arabera, AEBn ikasleen %4k-edo izan zezaketen dislexia baina ikerketa sakonagoen beharra aipatzen zen. Ikasteko asalduren artean ohikoenetakoa zela ikus zitekeen beste asalduren estatistikekin erkatuz gero.

Ikasteko asalduren prebalentzia, oro har, %10-edo dela defendatzen da[3]. Baina baieztatu izan da dislexiak %17ko prebalentzia izan dezakeela[4]. Edo dislexia populazioaren %10 - %15[5] batean aurki daitekeela.

Azkenik, DSM-V 2014 horrek "dislexia" terminoa, eta ondorioz bere prebalentziaz hitz egitea, saihestekotan egon zen[6], hainbat elkarteen haserrea piztuz.

Dislexia izan duten pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle eta kazetariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikari eta militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzialari, asmatzaile, sendagile eta irakasle eta abokatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore, musikari, abeslari eta zine zuzendariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zailtasun hori larri, ertain edo arintzat jo daiteke. Ikus DSM-V, hau da, Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua, (bilatu: "Hasierako asaldurak haurtzaro, pubertasun eta nerabetasunean > Ikasteko asaldura > dislexia. (F81.0) ((315.00.)) atala". Dislexiaren ataleko laburpena hementxe: (Gaztelaniaz) Helena Alvarado. "Trastorno específico del aprendizaje. Dislexia". 2015
  2. Tim R. Miles: "Some problems in determining the prevalence of dyslexia"
  3. Ikus, esate baterako, (Gaztelaniaz) Helena Alvarado. "Etiologia de la dislexia". 2015. 15. or.
  4. Mitchigan Dyslexia Institute, Inc.: "What is dyslexia": ... “Over 40 million Americans suffer from dyslexia. Among school children, the prevalence of dyslexia is estimated to range from five to 17 percent”
  5. (Gaztelaniaz) Resumo (sic) Congreso Dislexia Mallorca. 2008.
  6. * (Gaztelaniaz) Martínez, B.; Rico, D. "Manual DSM.5. ¿Qué modificaciones nos esperan?" UNED. (...) "Respecto a los trastornos del aprendizaje, que en el DSM-IV-TR incluían el trastorno de la lectura, el trastorno del cálculo, el trastorno de la expresión escrita y el trastorno del aprendizaje no especificado, a partir del DSM-V pasarán a denominarse Trastorno de Aprendizaje Específico, que comprende distintos trastornos que interfieren con la adquisición y el uso de una o más habilidades académicas como: el lenguaje oral, lectura, escritura o matemáticas. No está incluido el trastorno del aprendizaje no especificado. Estos cambios no están exentos de polémicas, ya que son muchas las asociaciones y colectivos que han mostrado su disconformidad al considerar que desaparecen los anteriores tipos de trastorno del aprendizaje (dislexia, discalculia y trastorno de la expresión escrita), perjudicando seriamente a una importante cantidad de niños. La Junta Directiva de la Asociación Internacional de Dislexia (IDA) en 29 de mayo 2012, aprobó una declaración donde se refleja la gran preocupación de sus miembros por la supresión del término dislexia en la categoría diagnóstica de trastorno del aprendizaje específico en el borrador más reciente del DSM-5 (...)


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Artigas, Josep: "Quince Cuestiones Básicas sobre la Dislexia". 2003.
  • (Gaztelaniaz) Critchley, M.: El niño disléxico, Alcoy: Marfil. Orig. (1970)
  • (Gaztelaniaz) MINISTERIO DE EDUCACIÓN, CULTURA Y DEPORTE Centro Nacional de Innovación e Investigación Educativa. La atención al alumnado con dislexia en el sistema educativo en el contexto de las necesidades específicas de apoyo educativo. ISBN: 978-84-369-5411-1 (Ministerioak berak, paperezko edizioekin batera, Interneten argitaratu zuen). 2012.
  • (Gaztelaniaz) Oltra Abarca, Vicente: "La Dislexia: Recuperación de los Problemas de lecto-escritura".
  • (Gaztelaniaz) Torras de Beá, Eulalia: Dislexia: una comprensión de los trastornos de aprendizaje. Bartzelona: Octaedro, 2011.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dislexia Aldatu lotura Wikidatan