Neurri-unitate

Wikipedia, Entziklopedia askea

Neurri-unitate bat magnitude bat neurtzeko tresna edo erreferentzia da. Edozein magnitude neurri-unitatearen multiplo gisa adieraz daiteke, beraz magnitudeak neurtzeaz gain hauek adierazteko ere balio du. Definizioz, balio eskalar bat adierazten dute, magnitude bektorialak adierazteko neurri-unitateak eta bektore-unitateak konbinatzen dira.

Neurri-unitateak sortu, zehaztu, erabili eta doitzeko zientziaren arloa metrologia da.

Neurri unitateak patroi edo eredu batean oinarritzen ziren hasieran, baina gaur egun zientzian erabiltzen direnek naturako prozesuen bidez definitzen dira. Neurri-unitateak unitate sistemetan taldekatzen dira. Bertan oinarrizko magnitudeak eta magnitude eratorriak bereizten dira (oinarrizkoen konbinazio gisa definituak).

Neurri-unitate bat erabili ahal izateko, baldintza batzuk bere behar ditu:

  • Konstantea izatea: berbera leku guztietan.
  • Unibertsala izatea: edonork erabiltzeko modukoa.
  • Sortzen erraza izatea: unitate horren laginak erraz lortzeko modukoak izatea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]