Nazioarteko Unitate Sistema

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lankide bat edo gehiago lanean ari da artikulu hau hobetzeko

Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, kontaktatu beraiekin euren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker.

Nazioarteko Unitate Sistema (frantsesezko Système international d'unités-tik SI laburtuta) sistema metrikoaren bertsio berria da. Unitate sistemarik edatu eta erabiliena da, bai merkataritza eta bai zientzian.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sistema metrikoa Frantziako Louis XIV.ak aukeratutako zientzialari talde batek sortu zuen, beraien artean Lavoisier aurkitzen zelarik. Frantziako iraultzaren ondoren gobernu berriak sistema hau hartu zuen.

Unitateen ikurrak eta zenbakiak idazteko printzipio orokorrak 9. CGPMan proposatu ziren lehenengoz (1948, 7. erabakia). Geroago onartu eta ISO erakundearen ISO/TC 12 komite teknikoak osatu zituen (ISO 31, Kantitateak eta unitateak)

[aldatu] Unitateak

Magnitudea Izena Ikurra Oharrak
Luzera metro m argiaren abiaduraren arabera definitzen da
Masa kilogramo kg ez da 1000 gramoren arabera definitzen
Denbora segundo s denbora atomikoaren arabera definitzen da
Korronte elektrikoaren intentsitatea ampere A eremu elektrikoaren arabera definitzen da
Tenperatura termodinamikoa kelvin K
Sustantzia kantitatea mol mol ikus, gainera, Avogadroren zenbakia
Argi-intentsitatea kandela cd

[aldatu] SI ikurrentzako arauak

SI unitateen ikurrak (eta SIarenak ez diren unitate askorenak ere) hurrengo arauak jarraituz idazten dira:

  1. Ikurrentzat "roman" motako tipoak erabiltzen dira. Normalean, unitateen ikurretan hizki txikiak erabiltzen dira, baina unitatearen izena pertsona baten izenetik badator ikurraren lehenengo hizkia larria da. Unitatearen izena bere osotasunean idazten denean beti idazten da letra txikiz, perpausa baten lehenengo hitza ez bada. Salbuespen bakarra "Celsius gradua" da.
  2. Unitateen ikurrak ez dira aldatzen pluralean.
  3. Unitateen ikurren atzean ez da jartzen puntu bat, esaldi baten amaierakoa ez bada.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak