Nightbreed

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:27, 22 urtarrila 2016

Nightbreed (euskaraz Gaueko Arraza) 1990eko Clive Barker ingeles zinema zuzendariaren beldurrezko eta fantasiazko filma bat da. Zuzendariak berak idatzitako Cabal eleberrian oinarritua dago. Craig Sheffer, Anne Bobby, David Cronenberg eta Charles Haid aktoreek antzetzu zuten.

Gaur egun, kultuzko filmatzat jo ohi da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Boon (Craig Sheffer) ez da jendartean ibiltzea gustatzen zaion gizona, beharbada gauero izan ohi dituen bere amesgaizto eta bisioen ondorioz izan liteke. Psikosi bat izan litekeelako ustez, Philip K. Decker (David Cronenberg) psikiatrarengana joango da. Baina Boonen bisioak geroz eta indartsuagoak izango dira, gauero izaki mutante, mustruo eta deabruen bizilekuan den Midian izeneko lurpeko hiri batekin amesten duelarik. Boon ospitale psikiatriko batean sartuko dute, eta hainbat erailketa egileea izatea leporatzen diotenez, handik ihes egin eta Midian hiriaren bila hasiko da...

Aktoreak

Kanpo loturak