Omen III: The Final Conflict

Wikipedia, Entziklopedia askea

Omen III: The Final Conflict (euskaraz Iragarpena III: Azken Gatazka) 1981eko Graham Baker ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Sam Neill, Lisa Harrow, Rossano Brazzi eta Don Gordon aktoreek antzeztu zuten.

The Omen saileko filmeetako bat da, hain zuzen ere, The Omen (1976) eta Damien: Omen II (1979) filmeen jarraipena da; era berean film hauek jarraitu zioten: Omen IV: The Awakening (1991)eta The Omen (2006ko filma).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Damien Thorn (Sam Neill) Deabruak ernalarazi eta bere helburu bakarra munduaz nagusitzea den 32 urteko gizon anker, hotz eta kalkulatzailea bilakatu da. Bere asmoak lortzearren bere bidean jartzen den edonor hiltzeko prest dago. Damien eta munduan kaosa eta suntsipena ezartzeko bere nahiaren artean oztopo bakar bat dago, hori gerta ez dadin Damiani aurre egiten saiatuko diren Aita DeCarlo (Rossano Brazzi) sakrifikatua eta bere fraide taldea. Aita DeCarlok bere jabetzan Antikristoa hiltzeko beharrezkoak diren Megiddoren zazpi aiztoak ditu, alegia, Damian hil eta gizateria salbatzeko beharrezko arma sakratuak.

Aktoreak

Kanpo loturak