Ontziko liburu
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
- Artikulu hau itsasontzietako gorabeherak idazten diren liburuari buruzkoa da; Interneteko egunerokoa gaitzat duena beste hau da: Blog
Grand Turk itsasontziko ontziko liburua.
Ontziko liburua[1] edo nabigazio-egunkaria[2] itsasontzietan ofizial batek, askotan kapitainak berak, idatzita uzten duten nabigazioari eta eguneroko gertaera garrantzitsuei buruzko erregistroa eta bilduma da. Historian, epaitegietan ere erabiltzen ziren froga moduan itsasontzietan izandako auziak epaitzeko. Hori dela eta, garai bateko ontziko liburuak historia-iturri garrantzitsu bilakatu dira egun.