Op art

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vasarelyren ilusio optiko bat

Op art arte mugimendu abstraktu modernoa da, 1960. urtean agertu zena. Optikaren oinarrietatik abiaturik, ilusio optikoak sortzen ahalegintzen zen. Kolore hotzen eta beroen arteko aurkakotasunaren edo geometriako irudi zuri-beltzen bidez mugitzen ari direla diruditen gainaldeen, kolore-aldaketen eta hondo- eta forma-aldaketen ilusio optikoak sortzen ziren. Malevic eta Mondrian izan ziren op art mugimenduaren aitzindariak. Josef Albers, Victor Vasarely eta Bridget Riley dira op arteko artista aipagarrienak. New York izan zen op art mugimenduaren gunea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Op art Aldatu lotura Wikidatan