Orno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orno toraziko baten diagrama

Ornoak bizkar hezurra osatzen duten hezur irregularrak dira. Giza gorputzean guztira 33 daude, sakroa eratzeko fusionatu diren bostak (besteak ornoarteko diskoen bidez banatuta daude) eta uzkornoa eratzen duten lau orno kokzigeoak barne. Goiko partean beste 24 ornoak ditugu hiru eskualdetan sailkaturik: 7 zerbikal, 12 toraziko eta 5 lunbar. Orno kopurua ez da normalki aldatzen, eta oso arraroa izaten da orno zerbikalen kantitatea aldatzea.

Egitura orokorra

Lehen eta bigarren ornoak (atlas eta axis) izan ezik, orno mugikorrek (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. Eredutzat hartzen den ornoa normalean toraxaren erdialdeko bat izan ohi da (T6).

Orno tipiko batek bi atal nagusi ditu: alde bentralean ornoaren gorputza (soma); eta alde dortsalean arku neurala.

Somaren tamaina mailaz maila handituko da, azken orno lunbarra (L5) garaiena izanik. Gainean ornoarteko diskoa du. Bere eginkizun nagusia gorputzaren pisua jasatea da.

Arku neurala laminaz eta pedikuluz osatua dago.

Eskualdeak

Orno zerbikalak

Guztira 7 orno zerbikal ditugu. Txikiak eta delikatuak, oso antzekoak dira beraien artean atlas (C1) eta axis (C2) izan ezik. Orno prominentea ere berezitzat har daiteke (C7), ezten apofisia beste orno zerbikalek baino askoz luzeagoa baitu.

Orno torazikoak

12 dira guztira. Beraien ezten apofisia ohikoa baino txikiagoa da eta soma eta giltzadura apofisi tartean karillak ditu, saihetsak giltzatzeko.

Orno lunbar

5 guztira, gorputzeko ornorik sendo eta handienak dira. Gorputzeko pisua aguantatzen dute. Etzana

Sakro hezurra

5 ornoren elkartea. Helduaroan batu egiten dira eta ez dute ornoarteko diskorik.

Uzkornoa

3 eta 5 ornoez osaturiko hezurra da, sakroan bezala ornoarteko diskorik gabe. Animalia askok orno gehiago dituzte, buztana eratuz.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orno Aldatu lotura Wikidatan