Bizkarrezur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gizakiaren bizkarrezurra: lepoaldea (laranja-kolore); bizkarraldea (indigo); gerrialdea (hori); errainaldea (berde); eskualde kokzigeoa (more). Th#: Bizkar-ornoak. Os Sacrum: Errain-hezurra. Coccyx: Uzkornoa.

Bizkarrezurra edo errakia ornodunengan bizkarrean zehar doan ornoz osatutako hezurra da. Orno bakoitza giltzaturik egoten da hurrengoarekin, baina ez harekin bat egina. Bizkarrezurra malgua izaten da, baina malgutasun hori ez da berdina leku guztietan, ornoen arteko giltzadura nolakoa den. Hala gizakiarengan, lepoaldea malguagoa da bizkarra baino. Gizakiaren bizkarrezurrak 73-75 cm bitarteko luzera du, eta 33 edo 34 ornoz osaturik dago. Orno horietatik lepoaldekoak 7 dira, bizkarraldekoak 12, gerrialdekoak 5 eta pelbisekoak 9 edo 10.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizkarrezur Aldatu lotura Wikidatan