Osasun publiko eta pribatu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Osasungintza oso garrantzitsua da pertsona guztien osasuna eta ongizatea mantentzeko eta hobetzeko. Horrela diruduna izan nahiz pobrea edo dirugabea izan, gaixotasunak edo beste motatako osasun beharrizanak (istripu batean apurtutako hezurrak, adibidez... ) tratatu ahal direlako. Honen haritik, gaur egun bi motatako osasungintza sistema daude; publikoa eta pribatua.

Osasungintza pulblikoaren eta pribatuaren arteko desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasungintza publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasungintza publikoa gobernuak finantzatutako dohako sistema da; ez da enpresa batena, baizik eta gobernuarena eta horregatik publikoa da, hau da, hiritar guztientzat eskuragarria. Berdin dio nongoa den, edo zenbat diru kobratzen duen, txiroa edo diruduna izan, pertsona guztiek dute eskubidea osasun-publikoaren zerbitzuak erabili ahal izateko. Osasungintza publikoan hainbat motatako zerbitzuak aurkitu ahal dira: gaixotasun larri batzuen tratamendua ( adibidez, minbizia ), gaixotasun kronikoen tratamendua ( adibidez, diabetesa ), lehen mailako arreta ( familia-medikua ), tratamendu psikologikoak, eta oroar pertsonaren ongizate fisikoa eta mentala ahalbidetzen dituztenak.

Osasungintza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasungintza pribatuan, enpresa pribatuak daude bakarrik, hau da, ez da osasun publikoa bezala, osasungintzaren zerbitzuak erabili behar badituzu, ordaindu behar duzu. Ordaintzerakoan zerbait puntuala izan ahal da; kasu bakarrerako ordaindu daiteke, edo osasun-seguru baten bitartez erabili daiteke, hilabetero kuota bat ordainduz horrela osasungintzaren zerbitzuren bat behar duen momentuan erabiltzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]