Oskar Gaztelu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oskar Gaztelu

Bizitza
JaiotzaLarrabetzu1964ko martxoaren 3a (60 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 1092

Oskar Gaztelu Bilbao (Larrabetzu, Bizkaia, 1964ko martxoaren 3a) bizkaitar idazlea da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkulu errota-baserrian sortua. 2019an “Nire bizitza ni barik” lanarekin Arabako Foru Aldundiak antolatutako Becerro de Bengoa saiakera lehiaketaren irabazlea[2]. 2021ean "Heriotzari aurrez aurre begira" lanarekin Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno XXII saiakera lehiaketaren irabazlea[3].

Irakasle ikasketak egina, eta Ingeles Filologian lizentziatuaLarrabetzuko sorreraren historia EIMAn bitartez argitaratua du on-line. Gizakiaren barne garapen arloan, hau da jakiteko nor garen, non gauden eta nora joan nahi dugun, bost urtetan formatua dago Claudio Naranjo psikiatra eta musikagilearekin Psikologia integratzailean; Programazio Neuro-Linguistikoan (PNL) Practitioner diplomaduna; «Language Acquisition Behaviour»ean (words that change minds) formatua.

Ogibidez, Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historiako irakaslea da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Nire bizitza ni barik" 2020 Arabako Foru Aldundia

"Heriotzari aurrez aurre begira" 2022 Erein

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]