Otto Dix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto Dix

Wilhelm Heinrich Otto Dix (alemanez ˈvɪlhɛlm ˈhaɪnʁiç ˈɔto ˈdɪks ahoskatua; Untermhaus, Geratik hurbil, 1891ko abenduaren 2a - Singen, Konstantzatik hurbil, 1969ko uztailaren 25a) alemaniar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea izan zen. Alemaniako inpresionisten ondoko belaunaldiko ordezkaririk nagusietakoa izan da. Lehen Mundu Gerran izandako bizikizunak eta Alemaniako gizarte-krisia islatu zituen bere lehen obretan. Nazismoa aginpidera heldu zenean, Gestapok atxilotu eta bere obra guztia suntsitu zuen. 1946. urteaz geroztik, erlijio-arteari eutsi zion. Obra nagusiak: Langilea (1921), Saul eta David (1945) eta Nire gurasoen erretratua (1921).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto Dix Aldatu lotura Wikidatan