PDCA

Wikipedia, Entziklopedia askea
PDCA zikloaren diagrama.

PDCA (Plan, Do, Check, Act ingelesezko hitzetatik sortutako akronimoa), Shewart zikloa edo Deming zikloa izenez ere ezaguna, enpresa eta bestelako erakundeen etengabeko hobekuntza eta kalitaterako metodologia bat da, jatorrian Walter Shewhart estatistikariak eta William Edwards Deming irakasle eta aholkulariak proposatutakoa. Pauso hauetan laburbiltzen da:

  • Plan edo planifikatu: helburuak ezarri eta helburu horietarako politika eta programak zehaztu;
  • Do edo egin: ezarritako politika eta programei ekin;
  • Check edo egiaztatu: emaitzak jaso eta helburuak bete diren aztertu;
  • Act edo zuzendu: helburu eta emaitzen arteko diferentzien kasuak aztertu edo beharrezko erabakiak hartu eta zuzenketak egin.

Zikloa etengabe burutu behar da, helburu berriak etengabe planteatuz, erabateko kalitatearen alde.