William Edwards Deming

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
W. Edwards Deming
W. Edwards Deming
Datu pertsonalak
Izen osoa William Edwards Deming
Jaio 1900eko urriaren 14an
Sioux City (AEB)
Hil 1993ko abenduaren 20an
Washington (AEB)

William Edwards Deming (Sioux City, Iowa, 1900eko urriaren 14a - Washington, 1993ko abenduaren 20a) kalitatearen arloan lan egin zuen estatistikari bat izan zen. Japonian prozesuen kontrol estatistikoa zabaldu zuen eta han egin zuen ahaleginaren arrakasta dela eta, hirugarren industria iraultzaren aita izendapenez ezagutu eta Deming saria esleitzen da urtero. Kalitatearen hobekuntzarako teoria oso bat ere garatu zuen. Ildo horretatik, ezagunak dira Demingen 14 puntuak kalitatea hobetzeko:

1. Produktua eta zerbitzua hobetzeko helburuarekin ziurtasuna sortu
2. Erakundea bizi dugun ekonomia berrira egokitu
3. Produktuen ikuskapen masiboa saihestu
4. Prezioa alde batera utzita, kalitatea kontuan hartuta erosi, eta hornitzaileekin harremanak estutu
5. Erakundearen esparru guztietan etengabe hobetu
6. Langileak presetatu eta entrenatu, lana hobeto egin dezaten
7. Buruzagitza hartu eta ezarri
8. Beldurra ezabatu, pertsonek seguru lan egiteko eta euren onena emateko
9. Sailen arteko hesiak apurtu
10. Langileentzako esloganak eta aginduak ezabatu eta horien ordez hobetzeko ekintzazk jarri
11. Laneko estandarrak, pizgarriak eta destajuan lan egitea ezabatu, etengabeko hobekuntzarekin bateraezinak direlako
12. Langileei euren lanez arro egoteko galerazten dizkieten hesiak ezabatu
13. Langileei pertsonalki hobetzeko adore eman
14. PDCA metodoa aplikatuz, pertsona guztiak lanean jarri eraldaketa burutzeko
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Edwards Deming Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.