Palestine: A Policy
Palestine: A Policy | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Albert Montefiore Hyamson (en) |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Palestine: A Policy Albert Montefiore Hyamson funtzionario eta historialari britainiarrak idatzitako historia-liburu bat da. Sionismoari eta haren praktikari buruzko informazioa ematen du, XVIII. mendetik eta Palestinako Britainiar Mandatutik 1942ra arte.
Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1937an Hyamsonek The Times egunkariko zuzendariari hainbat gutun idatzi zizkion. Garai hartan Palestina gatazka-egoeran zegoen eta Erresuma Batuak batzorde bat eratu zuen (Peel batzordea) gatazkaren arrazoiak zeintzuk ziren ikertzeko. Lehen eskutitza maiatzean idatzi zen eta Palestina zatitzea ideia txarra zela zioen. Haren ustez, zatiketak palestinar estatu ideal baten ideia (non juduak eta arabiarrak era baketsuan biziko ziratekeen) bertan behera utziko zukeen, eta elkarren artean gatazka-egoera etengabean zeuden bi herrialde sortuko ziratekeen. Hyamsonek Palestina bakar eta elkartu bat sortzea proposatu zuen: bertan, judutarren eta arabiarren artean berdintasuna egotea proposatu zuen. Uztailean bigarren gutun bat idatzi zuen, Erresuma Batuko gobernuari zatiketa gerorako uztea eskatuz.