Palestinako Britainiar Mandatua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Palestinako Britainiar Mandatua
British Mandate for Palestine

1920 – 1948
Nazioen Ligaren mandatua
Palestine-Mandate-Ensign-1927-1948.svg Public Seal of High Commissioner of Palestine.svg
Palestine frontier 1922.png
Palestina 1922an
Sorrera 1920
Desagerpena 1948
Hiriburua Jerusalem
Hizkuntza(k) Ingeles, arabiera, hebreera
Erlijioa Islam, kristautasuna, druzoak, judaismo, baha'i
Aurrekoa
Ottoman flag.svg Otomandar Inperioa
Ondorengoak
Transjordaniako emirerria Flag of Jordan.svg
Israel Flag of Israel.svg
Palestina osoko gobernua Flag of Hejaz 1917.svg

Palestinako Britainiar Mandatua (ingelesez: British Mandate for Palestine; arabieraz: الانتداب البريطاني على فلسطين‎ Filasţīn; hebreeraz: פָּלֶשְׂתִּינָההמנדט הבריטי על פלשתינה א‎) Erresuma Batuko administraziopean zegoen erakunde geopolitikoa izan zen, Lehenengo Mundu Gerra eta gero otomandar Hegoaldeko Siria ordezkatu zuena. Nazioen Ligaren mandatuak 1920 eta 1948 artean iraun zuen. Mandatua 1922ko ekainean hasi arren, britainiarrek 1917tik aurrera de facto eskualdea kontrolpean zuten. 1922ko irailean Transjordaniako emirerria, gero Jordaniako Erresuma izango zena, sortu zuten.

Britainiar Mandatuaren aroan eskualdean bi mugimendu nazionalista sortu zituzten, juduena eta arabiarrena. Biek elkarren eta britainiarren kontra aritu zituzten. Auzi nagusiak 1936–1939ko arabiar matxinada Palestinan eta juduen insurgentzia izan ziren. Bigarren Mundu Gerra eta gero, Palestinako Britainiar Mandatuko Gerra Zibilak eta 1948ko Arabiar-israeldar Gerrak eskualdea banatu zuten.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Guztira Musulman Judu Kristau Besteak
1922 649.048 486.177 (%75a) 83.790 (%13a) 71.464 (%11a) 7.617 (%1a)
1931 1.036.339 761.922 (%74a) 175.138 (%17a) 89.134 (%9a) 10.145 (%1a)
1945 1.764.520 1.061.270 (%60a) 553.600 (%31a) 135.550 (%8a) 14.100 (%1a)

Palestinako Britainiar Mandatari Gorenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nombre Mandato
Herbert Samuel 1920–1925
Herbert Onslow Plumer 1925–1928
Harry Charles Luke (jardunekoa) 1928
John Chancellor 1928–1931
Arthur Grenfell Wauchope 1931–1938
Harold MacMichael 1938–1944
John Vereker 1944–1945
Alan Cunningham 1945–1948
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palestinako Britainiar Mandatua Aldatu lotura Wikidatan