Paolo Rossi

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:54, 26 apirila 2015

Paolo Rossi italiar futbolari ohia izan zen (Prato, 1956). Vicenza taldearekin jokatu zuen lehenengo, eta harekin parte hartu zuen lehen aldiz, 1977an, Italiako futboleko maila nagusian; bigarren lekuan amaitu zuten denboraldia. 1980an, legez kanpoko apustuen eskandalu batean nahastu zen, eta futbola uztera behartu zuten bi urtez, zigor gisa. 1982an itzuli zen futbol profesionalera, eta 1982ko Mundialean parte hartzea lortu zuen. Italiako selekzioarekin Mundiala irabazi zuen, eta bera izan zen, hain zuzen ere, txapelketa hartan gol gehien sartu zuen jokalaria. Urte hartan bertan, Europako jokalaririk onenaren saria eman zioten, eta Turingo Juventus taldeak kontratatu zuen. Talde harekin hainbat garaipen lortu zituen: Europako Kopa (1985), Errekopa (1984), Ligako bi txapelketa (1982 eta 1984) eta Italiako Kopa (1983). AC Milan taldean amaitu zuen bere karrera.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paolo Rossi Aldatu lotura Wikidatan