Vicenza
|
Vicenza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Vicenza | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Vicenzako probintzia | ||
| Veneto | Eskualdea | ||
| Herritarra | Vicenzar | ||
| Koordenatuak | 45°33′N 11°33′E / 45.55°N 11.55°EKoordenatuak: 45°33′N 11°33′E / 45.55°N 11.55°E | ||
| Eremua | 80,5 km2 | ||
| Garaiera | 39 m | ||
| ISTAT kodea | 024116 | ||
| Posta kodea | 36100 |
||
| Biztanleria | 115,006 bizt. (2008) | ||
| Dentsitatea | 1,43 bizt./km² | ||
| http://www.comune.vicenza.it | |||
Vicenza Italiako ipar-ekialdeko hiria, Venetoko eskualdean eta izen bereko probintzian.
Veneton, Bacchiglione eta Retrone ibaien ertzean dago, Lessini eta Berici mendien artean. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza eta industria (janari-industria, ehungintza, altzairugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, industria kimikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Eduki-taula |
[aldatu] Ondarea
Monumentuei dagokienez, hiri ikusgarria da oso. Aipagarriak dira, besteak beste, erromatarren garaiko harresien eta bi zubiren hondakinak, San Silvestre eliza erromanikoa, XIII. mendeko Koroa Santua eta San Lorentzo eliza gotikoak, Santa Maria dei Servi, katedrala eta hainbat jauregi gotiko berantiar, Palladiok eta Scamozzik eraikitako jauregiak eta udaletxea. Aipagarriak dira, halaber, hiritik hurbil dauden Rotonda jauregia (Palladiok eraikia) eta XV-XVIII. mendeetako Madonna di Monte Berico santutegia.
[aldatu] Historia
Antzinako Erromako hiri bihurtu zen K.a. 49. urtean. Lombardiako dukerriko hiriburua izan zen ondoren. XII. mendearen hasieran, errepublika txikia osatu zuen. 1236. urtean Frederiko II.ak hiria hustu zuen. Verona (1311) eta Veneziaren (1404) mendean egon ondoren, Maximiliano enperadorean eskuetan egon zen. 1797an Austriaren administraziopean geratu zen, eta, 1805-1814. urteetan, Italiako erreinuarenean. Berriro ere Austriaren mendean egon ondoren, 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.
| Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.