Paralinguistika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paralinguistika giza komunikazioaren ikerketaren alor bat da. Hizkuntzaren bere adierazpideei laguntzen dieten elementuak ikertzen ditu. Elementu horiek testuinguruan kokatzen dituzte adierazpide linguistikoak, norbere interpretazioak proposatuz.

Kode ikasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, adierazpide linguistikoak bezala, informazio paralinguistikoa erabiltzen ere ikasi egiten da. Izan ere, txino mandarin hiztunek ez dituzte euskal hiztunek bezalako hots-aldagaiak erabiltzen, haserrea edo ezustea adierazteko.

Elementu paralinguistiko nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio linguistikoari laguntzen dioten ezaugarri batzuk, hala nola:

  • Ahotsaren intentsitatea eta bolumena
  • Hitz egiteko abiadura
  • Tonua eta tonu-aldagaiak nahiz silaben iraupena
  • Negarra, barrea, erritmoa, jarioa, arnasketaren eta artikulazioen kontrola

Horiei esker igorlearen aldarteari buruzko nahiz haren testuinguruari buruzko informazioa eskura dezakegu eta horiek dira elementu paralinguistiko nagusiak.

Ahozko hizkuntza baino kontzeptu zabalagoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu paralinguistikoak egoki erabiltzeak mezua ulertzen laguntzen du. Esate baterako, hitz egitean jario eskasa izateak urduritasuna adierazten du edo gai horretan jakituria eskasa. Beste faktore batzuek ere, hala nola etenek, isiluneek eta abarrek ere mezua ulertzeko garaian ondorio pragmatikoak dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]