Paraselene

Wikipedia, Entziklopedia askea
Haloa Ilargiaren inguruan eta paraselenea.

Paraselenea atmosferako fenomeno optiko bat da. Ilargiaren haloan agertzen diren orban zirkular distiratsuak dira. Ilargiaren argia zirru edo zirrostratu erako hodeietako hexagono-formako izotz partikula zapaletan errefraktatzean geratzen da.

Paraselenea 22°ko haloarekin batera agertzen da. Ilargiaren itxurazko posiziotik ia halako hamar bat diametroko distantziara agertzen da. Parelioen antzekoa bada ere, nahiko ezohikoa da. Izan ere, Ilargiak distiratsu egon behar du, hots, ilbetean edo ilbete inguruan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]