Hodei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 i  e  a 
Hodeiak mugimenduan

Hodeia airean dauden ur eta izotz partikulen metaketa ikusgaia da. Hodeiak atmosferako behe geruzako, troposferako, edozein lekutan ager daitezke, eta duten konposaketaren eta agertzen diren altueraren arabera sailkatzen dira. Munduko Meteorologia Erakundeak (WMO) hainbat azpitaldetan banatzen diren 10 hodei mota sailkatu ditu.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosfera, eta zehazkiago troposfera, hodei jakin batzuk agertu ohi diren hiru zatitan banatzen da.

  • Goi-maila: 7 eta 13 kilometro arteko garaieran. Goiko hodeiak agertzen dira.
  • Erdi-maila: 2 eta 7 kilometro arteko garaieran. Erdi-mailako hodeiak agertzen dira.
  • Behe-maila: Lurrazaletik 2 kilometro arteko garaieran. Beheko hodeiak agertzen dira.

Altueraren araberako sailkapen hau, era berean, hodeien konposaketarekin bat etorri ohi da.

  • Goiko hodeiak izotzezko hodeiak izan ohi dira, inguramendu zehazturik gabe, -35 Â°C baino tenperatura txikiagoa izaten ohi dutenak.
  • Erdi-mailako hodeiak urez eta izotzez osatutakoak izan ohi dira eta -35 Â°C eta -10 Â°C arteko tenperaturak izan ohi dituzte.
  • Beheko hodeiak urezko hodeiak izan ohi dira, eta -10 Â°C baino tenperatura handiagoak izan ohi dituzte, batzuetan 0 Â°C-tik ere pasatzen direlarik. Hodei hauek, inguramendua guztiz zehaztua izan ohi dute.

Hodeiak ere hiru talde nagusitan banatzen dira: zirruak, kumuluak eta estratuak. Eta aipatutako hiru sailkapen hauetatik lortzen dira 10 hodei motak.

Goiko hodeiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirruak troposferaren goiko partean soilik azaltzen dira, 7 eta 13 kilometro arteko altueretan. Zuntz eta noizean behin zeta-antzeko itxura izan ohi duten laino meheak izan ohi dira. Itsasgizonen artean katu buztan izenez ere ezagunak dira. Egunez guztiz zuriak izan ohi dira, itzalik gabeak, baina ilunabarreko eguzki-izpiekin kolore hori-gorria hartzen dute, iluntzean tonalitate grisa hartzen dutelarik.

Errefrakzio fenomenoak sortzen dituzte eta zeru guztia estaltzen dutenean, hurrengo 24 orduetan eguraldiak aldaketa bortitza jasango duela eta tenperaturak jaitsiko direla estima daiteke.

Zirrustratu estratiformeak

Zirruak bezala, goi partean soilik azaldu ohi dira eta esne koloreko errezel dirdiratsu leun itxura izan ohi dute. Ortzia guztiz edo partzialki estaltzen dute, eta oso meheak direnez, Eguzkiaren eta Ilargiaren inguruan aureolak sor ditzakete. Ertzak mugatuta izan ohi dituzte.

Zirruen ondoren agertu ohi dira, ekaitzak edo frente epelen bat datorrela iragarriz.

Goi partean azaltzen diren eta ordenatuta, lerrokatuta edo taldetan laiatutako lits zuri txikiez osaturiko lainoak dira. Guztiz zuriak izan ohi dira eta ez dute itzalik izaten.

Maiz, zirruekin batera agertu ohi dira eta hurrengo 12 orduetan eguraldia aldatuko dela adierazten dute. Normalean, laino mota hau izaten da ekaitzen aurretik agertzen dena.

Erdi-mailako hodeiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi-mailako altueran egon ohi diren eta lerrokaturik dauden maluta erraldoi esferiko gisa azaltzen diren lainoak dira. Gris-zuri kolorea izan ohi dute eta normalean, itzalak izan ohi dituzte. Zirrokumuluak baino apur bat mardulago, handiago eta ikusgaiagoak dira.

Altokumuluen altuera igualtsuan agertu ohi diren lainoak dira. Zerua, osorik edo partzialki tapatzen dute eta apur bat ildaskatutako laino-kapa uniforme gris itxura izan ohi dute. Lodiak izan ohi dira, normalean Eguzkia guztiz lainotzen dutelarik, halorik sortu gabe. Euri fina eta tenperaturaren jaitsiera iragar ohi dituzte laino hauek.

Laino oso mardul eta ilunak izan ohi dira, Eguzki-izpiei igarotzen uzten ez dieten adinakoak.

Udaberri eta udako euri eta neguko elur laino tipikoak dira.

Beheko hodeiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean beheko mailan agertzen diren arren, goiko altueretaraino hedatu daitezkeen laino hauek ganga-forma izan ohi dute eta banaturik, gutxitan, edo konpaktuak, normalean, agertu ohi dira. Azalore erraldoi itxura izan ohi dute eta goiko partea Eguzki-izpien ondorioz argia izan hi den bitartean, beheko alde horizontala, iluna izan ohi da.

Kumuluak, eguraldi onaren adierazgarri dira hezetasun eta mugimendu atmosferiko txikia dagoenean, baina hezetasun altua eta gorako korronte gogorrak daudenean tamaina handia hartu eta ekaitzak eta euri-jasa handiak sor ditzakete.

Kumuluninbo handia

Bertikalki hedatzen diren laino handi hauek dira ekaitzak sortzen dituztenak, kazkabarra ere sor dezaketelarik. Goiko zatia izoztean gertatzen dira ekaitzak, eta orduan, motots haritsu itxurako goiko zati zapaldua izan ohi dute.

Lurretik hurbilen agertzen diren lainoak dira, behe-lainoak, hain zuzen ere. Gris edo zuri kolore homogeneoa izan ohi dute eta zeru guztia tapatzen dute.

Udazken eta neguan egun guztian zehar mantendu daitezke zeruan egunari triste itxura emanez, baina udaberri eta udan, gaueko ordu txikietan sortu eta egunaren hasieran desagertzen dira, eguraldi ona egingo duela adierazten dutelarik.

Normalean, behe-mailako altueran agertzen diren laino hauek kolore gris-zuria izan ohi dute, eta beti agertzen dira zati ilunak hodei-multzoan. Masa borobildu eta multzokatu zabalak izan ohi dira.

Estratokumulek, normalean, ez dute euririk botatzen, ninboestratu bihurtzen ez badira behintzat, eta eguraldi ona adierazten dute.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hodei Aldatu lotura Wikidatan