Peñaflorida Kapera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peñaflorida Kapera
Datuak
Urteak1985
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 7fdd20f2-62ea-49a0-a078-032930faf2e8 Edit the value on Wikidata

Peñaflorida Kapera (gaztelaniaz: Capilla Peñaflorida) Jon Baguesek 1985ean sortu zuen antzinako musikaren taldea da.[1] Taldea Frantzisko Xabier Munibe Peñafloridako kondea hil zeneko bigarren mendeurrenean sortu zen.[2] Peñaflorida Argien Garaian musikaren bultzatzailea izan zen Euskal Herrian. Peñaflorida Kapera Euskalerriaren Adiskideen Elkartea barruan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen zuzendaria Jose Rada izan zen: 1985ean hasi eta 1990ean hil zen arte taldea zuzendu zuen Kapera. Ordutik aurrera eta gaur egun arte, Jon Bagues, taldearen sortzailea izan da musika eta arte zuzendaria; zuzendaritza hori Josep Cabrérekin partekatu du, 1994tik 2009ra arte.[3]

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peñaflorida kaperako kideak (2022)

Asko dira taldean jo egin duten musikariak. Hona hemen batzuk: Isabel Álvarez, Maite Arruabarrena, Myriam Elorza, David Sagastume, Mirari Pérez, David Azurza, Josep Benet, Xabier Barriola, Jon Etxabe, Pello Ormazábal, June Telletxea, Gotzon Etxeberria, Jon Bagüés, Gonzalo Ubani, Nicolás Basarrate, Ignacio Olaizola, Jesus Garcia de Arejula, Miguel Ángel Segarra eta Aitor Sáez de Cortázar.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia plazaratzearen urteen arabera antolatu da:

  • 1991 - Juan García de Salazar (1639-1710). Zuzendaria: José Rada. Elkar 260
  • 1993 - José Rada In Memoriam. Zuzendaria: Jon Bagüés. Elkar KD-342
  • 1996 - José de Nebra: Viento es la dicha de Amor. Ensemble Baroque de Limoges taldearekin batera. Zuzendaria: Christophe Coin. Audivis Valois 4752
  • 1996 - Juan Vásquez: Agenda Defunctorum. Fernando Sánchezekin. Zuzendaria: Josep Cabré. Almaviva 0122.
  • 1997 - Vísperas de Santa María. Zuzendaria: Jon Bagüés. GAM 9710025
  • 1998 - Francisco Guerrero: Misa "Puer natus est" - Canciones y Villanescas Espirituales. Zuzendaria: Josep Cabré. Almaviva 0126.
  • 1999 - Salve Reyna: Música Española. Hidalgos: Misa a 5, Cererols, Patino, Garcia de Salazar. Zuzendaria: Josep Cabré. Glissando 777 005-2
  • 2004 - Anchieta: Missa Sine Nomine / Salve Regina. Ministriles de Marsiasekin batera[2]. Zuzendaria: Josep Cabré. (Grabado en 2000). Naxos 8.555772.
  • 2004 - Juan García de Salazar: Officium Et Missa Pro Defunctis. Zuzendaria: Josep Cabré. K 617 162.
  • 2005 - Juan de Anchieta: Missa Rex Virginum - Motecta. Zuzendaria: Josep Cabré. K 617 178
  • 2006 - Juan García de Salazar: Vísperas Completas de Nuestra Señora. Ministriles de Marsias taldearekin batera. Zuzendaria: Josep Cabré. Naxos 8.555907.
  • 2007 - Fray José de Larrañaga (1728-1806): Obras religiosas. Bakarlariak. Zuzendaria: Fabio Bonizzoni. NB Musika NB 005.
  • 2008 - Urban de Vargas (1606-1656): Quicumque. Ministriles de Marsias taldearekin batera. Zuzendaria: Josep Cabré. NB Musika NB 010.
  • 2008 - Juan de Anchieta: Missa de Nostra Dona. Ministriles de Marsias taldearekin. Zuzendaria: Josep Cabré. NB Musika NB 012.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]