Pelias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pelias eta Jason.

Pelias greziar mitologian, Tiro eta Poseidonen semea eta Neleoren anaia bikia. Tiro Kreteosekin ezkonduta zegoen (honekin Aeson izeneko seme bat izan zuelarik), baina Enipeo ibai jainkoaz maiteminduta zegoen. Hau, eskertuta agertu zen arren, ez zegoen Tirogan interesaturik. Poseidon, egoera probestuz, Enipeotaz mozorrotu zen, eta harreman sexualak izan zituen Tirorekin. Elkartze honen ondorioz, Pelias eta Neleo anaia bikiak jaio ziren.

Peliasek botere egarri handia zuen eta Tesalia osoa beretzat hartu nahi izan zuen. Hortaz, Neleo herbestera bidali eta Aeson , nagusiena zena, gartzelaratu egin zuen. Gartzelaratua zegoen bitartean. Aeson ezkondu egin zen, eta hainbat seme-alaba izan zuen. Ospetsuena Jason izan zen, legitimoki, tronurako eskubidea izango zuena. Aesonek, Jason Kiron zentauroarekin bidali zuen, ikasle bezala. Bitartean, Peliasi, paranoiko, sandalia bakarra zeraman bisitari batekin kontuz ibiltzeko profetizatu zitzaion.

Urte asko beranduago, Peliasek, Poseidonen omenez, Olinpiar Joko bat ospatu zuen, Jason sandalia bakarrarekin heldu zenean, bestea erreka bat zeharkatzerakoan galdu baitzuen. Peliasek, bere hondamendiaren erantzulearekin topo eginez gero, zer egingo zuen galdetu zion. Eta Jasonek, profeziaren berri ez zuelarik, urrezko ahari larrua bilatzera bidaliko zuela erantzun zuen. Eta, beraz, Peliasek, aholkuari kasu eginez, Jason bidali zuen lan horretara, argonautekin ekin zuen lana.

Jason, urrezko ahari larruarekin garaile heldu zenean, Medea zuen ondoan. Peliasek, hala eta guztiz ere, ez zion Jasoni erresuma eman nahi izan. Medea, orduan, azpijokoan ibili zen Peliasen alabek (Peliadeek) euren aita hil zezaten. Animalia zahar bat, animalia gazte batean bihur zezakeela kontatu zien, zatituz eta pertz batean irakinez. Erakustaldian, pertzetik ahari gazte batek jauzi egin zuen. Emozionaturik, alabek euren aita zatitu zuten gaztetasuna berreskura zezan, nahigabeko hilketa bat eginez.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pelias Aldatu lotura Wikidatan