Perla Arrantzaleen Kostaldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perla Arrantzaleen Kostaldeko mapa, Indiaren hego-ekialdeko muturrean.

Perla Arrantzaleen Kostaldea Indiako hego-ekialdeko itsasbazter zatia da, Mannarko golkoan dagoena, Kanyakumariren ekialdean, Sri Lanka uhartearen aurrean. 250 kilometroko hondar zerrenda da, Kanyakumaritik Adamen Zubiraino doana[1]. Bertako bizilagunak, paravak, perla arrantzatik bizi ziren; hortik itsasalde honen izena. Frantzisko Xabierkoa 1542an iritsi zen bertara eta paravak ebanjelizatzen jardun zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Deckla, S.. Maritime History of the Pearl Fishery Coast. thamizhagam.net (Noiz kontsultatua: 2016-8-10).
  2. Xabierren mundua. dpto.educacion.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]