Peter Pan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter Panen estatua Kensington Lorategietan, Londres

Peter Pan James Matthew Barrie idazleak sortutako pertsonaia da. Bere lehen agerpena The little white bird (Txoritxo zuria) (1902) eleberrian izan zen. Gero beste hiru agerpen egin zuen: Peter Pan or the boy who would not grow up (Peter Pan edo hazi nahi ez zuen mutikoa) (1904) antzezlanean eta Peter Pan in Kensington Gardens (Peter Pan Kensington Lorategietan) (1906) eta Peter and Wendy (Peter eta Wendy) (1911) elaberrietan.

Hazteari uko egiten duen umea da Peter Pan. Beraz, etengabeko abenturetan bizi da Sekula Betiko Lurraldean, beste ume batzuekin batera.

Pertsonaiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

James Matthew Barriek Peter Pan pertsonaia sortu zuen Sylvia Llewelyn Davies lagunaren seme-alabei kontatzen zizkien ipuinetan oinarrituta.

Izena bi aldetatik dator:

  • Sylviaren semerik txikienaren (Peter Llewelyn Davies) izenetik.
  • Basoetako jaiko greziarren (Pan) izenetik

Idatzi da Peter Pan iturburua idazlearen anaia nagusia izan zela. David Barrie 13 urterekin hil zen istripu batean eta bion ama lur jota geratu zen betiko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Pan Aldatu lotura Wikidatan