Peter Pan (1953ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:43, 22 urtarrila 2016

Peter Pan 1953an Clyde Geronimi, Wilfred Jackson eta Hamilton Luskek zuzendutako Walt Disney Productions ekoiztetxearen fantasia eta abenturazko marrazki bizidun film bat da. James Matthew Barrie eskoziar idazleak sortutako Peter Pan pertsonaian oinarritua dago.

1953ko Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1900, Londres. Peter Panek Wendyk bere anaitxoei kontatzen dizkien ipuinak entzuteko gauero hiria hegaz zeharkatu ohi du, bereziki berari eta bere lagun taldeak Sekula Betiko Lurraldean dituzten abenturei buruzkoak direnak. Gau batez, Txilintxo maitagarriaren hauts magikoei esker, bere abenturetan batera etor daitezen gonbidatuko die.

Anai-arrebek pirata, itsaslami eta indiarrez beteriko mundu bat topatuko dute, zenbait arrisku ere igaroko dituzte, Kako-oker kapitainak Peter Pan atzeman nahi baitu, bere eskua galdu izanaren errua (kokrodilo batek jana) leporatzen baidio. Txilintxok Wendyrengan lehiakidea ikusi eta harekiko jeloskor dagoela aprobetxatuz, Kako-oker kapitainak Peter Pan gordelekua non den jakingo du. Halere, Peter Panek bere adiskideak askatu eta bere etsaia beste behin ere garaitzea lortuko du. Piraten ontzia sari gisa bereganatuta, Peter Pan eta bere adiskideak Londresera itzuliko dira, bertan anai-arrebak heuren gurasoekin berrelkartuko dira. Wendyk Peter Pani Darlingdarren etxean bizitzea eta bere gurasoek semetzat har dezaten proposatuko dio, baina Peter Pan eta bere lagunek Sekula Betiko Lurraldea bizitzen jarraitu eta inoiz ez haztea edo heldu ez bilakatzea nahiago izango dute.

Aktoreak

Kanpo loturak