Pid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ordenagailuetan, Pid edo process identifier (normalean process ID, prozesuaren IDa edo PID deritzo), sistema eragile batzuen kernelek (Unix edo Windows NT adibidez) erabiltzen duten zenbaki bat da, prozesuak identifikatzeko.

Unix-pean, ume-prozesu berri baten PIDa fork() sistema deiak itzultzen dio aita-prozesuari.

PIDa waitpid() edo kill()-ri pasa daiteke emandako prozesuaren gain ekintzak burutzeko.