Plano konplexu
Wikipedia(e)tik
Matematikan, plano konplexua edo z-planoa zenbaki konplexuak bi dimentsiotan irudikatzeko erabiltzen den irudikapen geometrikoa da. Planoak ardatz kartesiarren sistema bat du; abzisa ardatz erreala da eta ordenatua ardatz irudikaria, eta z = x + yi zenbaki konplexuari planoko (x,y) koordenatuak ematen zaizkio.
Batzuetan, plano konplexuak Arganden planoa izena ere hartzen du Arganden diagramengatik. Plano konplexuaren sorrera Jean-Robert Argandi egozten zaio, nahiz eta jatorrian Caspar Wessel norvegiar-daniar inkestatzaileak eta matematikariak deskribatua izan.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Weisstein, Eric W., "Argand Diagram" MathWorld-en.
eta bere konjugatuaren
irudikapen geometrikoa plano konplexuan. r Jatorritik z punturainoko distantzia lerro urdinaren gainean modulua edo z-ren balio absolutua da. φ angelua z-ren argumentua da.