Pospologileen greba Irunen (1934)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pospologileen greba Irunen

Pospologileen greba ospetsua 1934ko abuztuaren 7an hasi zen, Irunen. Irungo pospologileek, guztiak emakumeak, grebara jo eta lantegia okupatu zuten. Lan baldintzen inguruko gatazkan murgilduta zeuden. Poliziak fabrika inguratu zuen, gainontzeko fabriketako langileek elkartasuna eta laguntza ematea saihesteko. Biharamunean kanporatu zituztenean, hiriko langile mugimenduak grebara deitu zuen elkartasunez eta istilu handiak izan ziren. Oso sonatuak izan ziren Irungo emakume pospologileen borrokak 20ko eta 30eko hamarkadetan, asko gizon eta emakumeen arteko soldata berdintasuna eskatuz.[1]

1911n, Irungo Junkaleko Andre Maria fabrikan, poxpologileen sindikatu feminista sortu zen, matchgirls britainiarren moldera.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz):Silvia Loza Serrano, María Ruiz Torrado eta Mertxe Tranche Iparragirre, Historia de las mujeres en Irun (1931-1992).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]