Pragako manifestua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pragako manifestua Pragan, 1996. urteko Esperantoaren Nazioarteko Kongresuan aurkezturiko deklarazioa da.

Manifestuaren arabera, "munduko gobernu, nazioarteko erakunde eta gogo oneko gizaki orori" dago zuzendurik berau, "Esperantoak aurrera egiteko nazioarteko mugimenduaren" kideek idatzita dagoelarik.

Manifestuak mugimendu esperantozalearen helburuak aurkezten ditu honako puntu hauek lantzen dituelarik:

  • Demokrazia
  • Muga gabeko hezkuntza
  • Eraginkortasun pedagogikoa
  • Eleaniztasuna
  • Hizkuntza eskubideak
  • Hizkuntza aniztasuna
  • Giza emantzipazioa

Bertan, esperantoaren dohainak goraipatzen dira, nazioarteko bigarren hizkuntza moduan kontsideratuko balitz.

Manifestuaren onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan ohi da Pragako kongresuko partaideek manifestua onartu zutela. UEAk (Esperantoaren elkarte unibertsala) 1996. urteko uztailaren 20an onartu zuen berau. Kongresuan eskatu zitzaien partaide guztiei manifestua sinatzeko titulu pertsonalera; haatik, 2.972 partaidetatik 550ek baino ez zuten sinatu. Hori dela eta manifestua kongresu horretan onartu zela esateak konfusioak eragin ditzake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]