Kotoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kotoi-bolak, bilduak izateko prest
Kotoia biltzen Oklahoman, AEB, 1890eko hamarkadan
Kotoi-zuntzak mikroskopio elektronikoarekin behatuta

Kotoia kotoi-landarearen haziaren inguruan hazten den zuntz harroa da. Landare hau mundu osoko eskualde tropikal eta subtropikaletan hazten den zuhaixka da, hala nola Amerikan, Pakistanen, Indian eta Afrikan. Zuntzarekin haria egiten da eta ondoren ehun leunak sortzeko erabiltzen da. Gaur egun, arropak egiteko gehien erabiltzen den zuntz naturala da. Izena arabierazko (al) qutn (قُطْن) hitzetik dator eta 1400. urte inguruan hasi zen erabiltzen.[1]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kotoia ehungintzako produktu asko sortzeko erabiltzen da. Besteak beste, hurrengoak egiten dira: felpa edo peluxea eskuoihalak eta txabusinak egiteko; denim-a jeans-ak egiteko; lan-jantziak egiteko oihala; belus ildokatua edo pana egiteko. Galtzetinak, azpiko arropak eta elastiko asko kotoiz egiten dira. Izarak sarritan kotoiz eginak daude. Kotoiaren ekoizpen-prozesuan baztertzen den materiala berrerabili eta birziklatu egin daiteke. Produktu asko ehuneko ehunean kotoiz eginak badaude ere, beste batzuetan beste zuntz batzuk nahasten dira, esaterako rayona eta poliesterra bezalako zuntz sintetikoak. Puntuzko edo artilezko ehunetan ere nahas daiteke.

Ehungintzaz aparte, kotoia sareak, kafe-iragazkiak, kanpin-dendak, bolbora (ikus nitrozelulosa), papera eta liburuen azalak egiteko erabiltzen da. Lehen paper txinatarra kotoi-zuntzez egin zen. Suteetarako mahukak ere material honekin egin dira inoiz.

Kotoia erauzi ondoren geratzen den hazia kotoi-olioa egiteko erabiltzen da. Beste edozein landare-olio bezala, birfindu ondoren gizakiak ere kontsumi dezake olio hau. Olioa sortu ondoren geratzen den hondarra abere hausnarkarien bazka modura erabiltzen da, ez beste animalia batzuentzat, izan ere, janari honek duen gosipola toxikoa da animalia monogastrikoentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kotoi Aldatu lotura Wikidatan
  1. Metcalf, Allan A. (1999). The World in So Many Words. Houghton Mifflin. ISBN 0-395-95920-9


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.