Proiektu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Proiektua helburu bakar bat lortzeko asmoz elkar loturiko atazen edo jardunen multzoa da. Proiektuen bidez lan egiteko era enpresa eta zientzia arloetan oso zabalduta dago, baina herri administrazioan, Gobernuz Kanpoko Erakundeetan eta berezko arloetan ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektu baten ezaugarriak honako hauek dira:

  • Hasiera eta bukaera du.
  • Emaitza bakarra ematen du. Horrek bereizten ditu Proiektuen kudeaketa eta Prozesuen kudeaketa.
  • Bezero batentzat egiten da. Kanpoko edo barne-bezeroaren nahiak betetzeko egiten da.
  • Denbora bezala, baliabideak ere mugatuak ditu.
  • Bere konplexutasunagatik, elkar loturiko jarduerek osatzen dute.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektu baten helburua hirukoitza da. Lortu behar den emaitza ahalik eta azkarrena, kosturik merkeena eta kalitate onenarekin eskuratu behar da. Hortaz, epeak, kostuak eta kalitateak hiruki bat osatzen dute, non ezin den helburuaren alde bat lehenetsi, besteak baztertu gabe.