Prosodia (hizkuntzalaritza)
Prosodia ahozko hizkuntzaren elementuen azterketa egiten duen hizkuntzalaritzaren adarra da. Besteak beste, azentua, tonuak eta intonazioa edo doinua aztertzen ditu.
Prosodiaren faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaltzaindiaren arabera "Esaldia izaten da prosodiaren unitate behinena, eta esaldiak —hizkuntza bakoitzak berezko moldean, jakina; eta gurean baita azpieuskalki bakoitzak ere— hainbat faktoreren mende daude:
- indarra (ozentasuna),
- maiztasuna (garaiera),
- iraupena,
- lastertasuna,
- erritmoa,
- intonazioa,
- azentu-eredua,
- fokalizazioa (galdegaiaren enfasia),
- perpaus-mota,
- mintzagaiaren kera,
- hiztun-igorlearen asmoa,
- etab."[1]