Proto-indoeuroparrera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Proto-indoeuroparrera indoeuropar hizkuntzetatik garai modernoetan berreraikitako hizkuntza da, proto-indoeuroparrek hitz egingo zuketena, eta indoeuropar hizkuntzen ama-hizkuntza zatekeena. K. a. 2500 urtearen bueltarako beragandik sortutako hizkuntzak jadanik aski banatuta eta, beraz, elkarrengandik ulertezinak bide ziren.

Proto-indoeuroparrerako hainbat ezaugarri (hots sistema, morfologia, lexikoa, etab.) ondorengo indoeuropar hizkuntzak elkarrekin erkatuz berreraiki dira, konparazio-metodoa erabiliz. Berreraikitako formak (eta ez lekukotutakoak) direla adierazteko asteriskoa erabiltzen da: *wódr̥ 'ura', *ḱwṓn 'txakurra', edo *tréyes '(gizonezko) hiru'.