Indoeuropar hizkuntzak
| Indoeuropar hizkuntzak | ||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Hiztunak: | - | |
| Rankina: | - | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Indoeuropar hizkuntzak |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | ine | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
Indoeuropar hizkuntzen hiztun gehiengoa duten herrialdeak Estatus ofiziala duen indoeuropar hizkuntzen hiztun gutxiengoa duten herrialdeak Indoeuropar hizkuntz ofizialik ez duten herrialdeak, baina gutxiengo batek indoeuropar hizkuntzaren bat hitz egiten duena |
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
|
Aurreindoeuropera "kurgan" garaian
|
|
Erromatar Inperioaren eta germaniar migrazioen garaian
|
Indoeuropar hizkuntzak familia-hizkuntza bat da, ehunka hizkuntza eta dialektok osatua. Indoeuropar hizkuntza guztien sorburu den hizkuntza hipotetikoari indoeuropera[1] deritzo. Indoeuropar hizkuntzen artean ditugu Europako hizkuntza hedatuenak, eta Irango lautadako nahiz Indiako hizkuntza franko ere: hindia, gaztelania, ingelesa, italiera, portugesa, bengalera, errusiera, frantsesa, alemana eta punjabiera besteak beste. Indoeuropar familia da hiztun gehien duen hizkuntza-familia, 3 mila miloi hiztun baititu; eta, familiaren barruan, indoirandar adarrak du hiztun gehien.
Sailkapena [aldatu]
Indoeuropar familiak dituen azpitaldeak honako hauek dira (aurkitutako lehen arrasto idatzien arabera):
- Anatoliar hizkuntzak, K. a. XVIII. mendekoak dira lehen aztarnak ; desagerturik, hitita herriak zeukan hizkuntza zen nabarmenena.
- Indoirandar hizkuntzak, protoindoirandar hizkuntzatik eratorriak.
- Indoariar hizkuntzak, sanskritoa barne, K. a. II milurtekotik idatzia.
- Iraniar hizkuntzak: persiera, kurduera, avestiera K.a. 1000 ingurukoa, eta antzinako persiera K. a. 520tik aurrera.
- Dardiar hizkuntzak
- Nuristaniar hizkuntzak
- Greziera, lehen erregistro bakanak mizenaseran K. a. XIV. mendean; Homeroren lehen idatziak K. a. VIII. mendekoak dira.
- Italiako hizkuntzak, Latina eta honen ondorengoak, hizkuntza erromantzeak barne, K. a. VII. mendekoak dira lehen aztarnak.
- Hizkuntza zeltak: Galiako zeltako lehen inskripzioak K. a. VI. mendekoak dira. Irlandera zaharreko testu antzinakoenak K. o. VI. mendekoak dira.
- Germaniar hizkuntzak aurreneko aztarnak K. o. II. mendean errunetan idatzitako inskripzioak dira, lehen testu koherenteak gotikozkoak dira, K. o. IV. mendekoak.
- Armeniera, V. mendekoa.
- Tokariar hizkuntzak, Tokariarren hizkuntza galduak, bi dialektotan banatuta, VI. mendetik aurkitua.
- Balto-eslaviar hizkuntzak
- Eslaviar hizkuntzak, lehen aztarnak IX. mendekoak, lehen testuak Antzinako Elizako Eslavonikoan.
- Hizkuntza baltikoak, lehen aztarnak XIV. mendekoak. Hain berandukoak izanagatik ere, protoindoeuropear hizkuntzen ezaugarri zahar asko gordetzen dira haietan.
- Albaniera, lehen aztarnak XV. mendekoak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23