Sanskrito
| Sanskritoa संस्कृतम् saṃskṛtam' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | India | |
| Hiztunak: | 14.135 hiztun Indian (2001) | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Indoirandarra Indoariarra Sanskritoa |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | sa | |
| ISO 639-2: | san | |
| ISO 639-3: | san
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Sanskritoa[1] (sanskritoz: संस्कृता वाक्, saṃskṛtā vāk, edo laburtuta संस्कृतम्, saṃskṛtam), hizkuntza indoariar historiko bat da, hinduismoaren eta budismoaren hizkuntza liturgikoetako bat eta Indiako 22 hizkuntza ofizialetako bat.
Sanskritoaren aurreneko forma vedikoa da, K.a. 1500 inguruan jadanik Rig-veda testuan erabilia, gaur egungo Indiako eta Pakistango iparraldean mintzo zen hizkuntzan oinarritua. K.a. V. mende inguruan Paninik eta beste gramatikari batzuek arautu eta finkatu zuten hizkuntza.
Geroztik, Paniniren eredutik zerbait aldentzen den sanskrito klasikoa K.a. V. mendetik K.o. X.era loratu zen, eta goi klaseen artean ohiko kultura hizkuntza izan zen. Hartatik eratorri zen prakrito edo hizkuntza arrunta. Egun sanskritoa, gutxi bada ere, devanagari idazkeran erabiltzen da, jakintza gizonen arteko komunikabide gisa, eta baita zenbait literatura idazkietan ere. Sanskrito klasikoz idatzitako testu anitz gorde direnez, antzinako hizkuntzen arteko ezagunenetakoa da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |