Queens Park Rangers Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:05, 15 otsaila 2016
Queens Park Rangers Football Club
Ezizena(k)The Hoops, The 'R's
Sorrera1882
Futbol zelaiaLoftus Road
edukiera: 19.148 lagun
inaugurazioa: 1904
PresidenteaMalaysia Tony Fernandes
EntrenatzaileaIngalaterra Chris Ramsey
LigaPremier League
2014-1520.a (jeitsi egin da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Queens Park Rangers Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Londresko Hammersmith eta Fulham barrutian egoitza eta zelaia (Loftus Road) dituena.

Historia

Sorrera

Queens Park Rangers Football Club taldea 1886an sortu zen St Jude's (1884) eta Christchurch Rangers (1882) elkartzean. Jokalari gehienak Queen's Park auzunekoak zirenez horrela jarri zioten izena taldeari. 1889an profesionalizatu egin ziren baina lehenengo hamarkada luzeetan hirugarren mailako taldea izan ziren.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren

1948an bigarren mailara igo zen eta lau urte egin zuen bertan. 1967an, oraindik hirugarren mailan ari zela, Ingalaterrako Ligako Kopa irabaztea lortu zuen lehen mailako West Bromwich Albion taldeari finalean 3-2 irabazita. 3. mailako talde batek txapela lortzen zuen lehen aldia izan zen.

Lehen mailan

Bi urte beranduago debuta egin zuen lehen mailan, baina urtebete baino ez zuen bertan iraun. 1973an berriz igo zen lehen mailara eta 1975-76 denboraldian bigarren amaitu zuen liga Liverpoolengandik puntu bakarrera. Inoiz lortu duen posturik onena da. Europan jokatzeko txartela lortu zuen eta UEFA Kopako final laurdenetara iritsi zen, baina AEK Atenasek penalti jaurtiketetan kanporatu zuen. 1979an bigarren mailara itzuli zen. 1982an bigarren mailan ari zela Ingalaterrako Kopako finala jokatu zuen. Tottenhamek 1-0 emaitzaz gainditu zuen.

1983an berriz igo eta 1995 arte egon zen lehen mailan eta ibilbide gorabeheratsua izan zuen arren postu txukunak ere lortu zituen, 1984, 1988 eta 1993ko bosgarren postuak hain zuzen ere.

XXI mendea

2001 urtean hirugarren mailara jeitsi zen eta bertan egin zituen hiru urte. 2011 urtean lehen mailara igo zen eta hurrengo urteetan igo eta jeitsi ibili da lehen eta bigarren mailen artean.

Irabazitako txapelketak

Ingalaterran: 1

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Queens Park Rangers Football Club Aldatu lotura Wikidatan