Rachel Yankey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachel Yankey

Bizitza
JaiotzaLondres1979ko azaroaren 1a (44 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaHampstead School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Arsenal Football Club1996 / 2000
Arsenal Football Club1996 / 2000
England women's national football team1997 /
Laval Dynamites2000 / 2000
Fulham F.C. Women2000 / 2004
Fulham Football Club2000 / 2004
Birmingham City Football Club2004 / 2005
Birmingham City L.F.C.2004 / 20056
New Jersey Wildcats2005 / 2005
Arsenal Football Club2005 /
Great Britain women's Olympic association football team2012 / 201250
Lincoln Ladies F.C.2016 / 2016
 
Posizio edo espezialitateawing half (en) Itzuli
Altuera1,66±0,001 metro
Jasotako sariak

FIFA: 191195 UEFA: 41669 Edit the value on Wikidata

Rachel Yankey (1979ko azaroaren 1a) futbol jokalari izandako emakumea da, entrenatzaile lanetan ere aritu izan dena London Bees taldean. Aurrelari edo ezker-hegal gisa jokatzen zuen. Londresen jaioa da eta bere ibilbide futbolistikoan Ingalaterrako hainbat taldetan aritu zen (Arsenal taldean bereziki), baita selekzio nazionalean ere.

1997. urtean egin zuen debuta eta 2016. urtean erretiratu zen, Arsenal taldean 13 urte igaro ondoren. Gainera, 2012an Olinpiar jokoetan parte hartu zuen Ingalaterrako selekzioarekin. [1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik hasi zen futbol munduan bere arrastoa utzi nahian, eta 17 urterekin egin zuen bere debut ofiziala Arsenal taldearekin. Vic Akers eduki zuen entrenatzaile gisa etapa hartan eta emakumezkoen Premier League bat eta bi FA kopa irabazteko gai izan zen (1998 eta 1999).

2000. urtean, Fulham ladies taldera ailegatu zen, futbol munduko izarrez osaturiko taldea zena. Etapa oparo horren fruitu da 2002. urtean Cottagers taldeak lortu zuen tripletea.

Birmingham hirian eta atzerrian izandako istilu laburren ondoren, eta New Jerseyko Wildcats taldean beste titulu bat irabazi ondoren, Yankey etxera itzuli zen 2005ean bere lehen klubera, Arsenalera hain zuzen. 2005 etik aurrera Rachel Yankey-k bost aldiz gehiago irabazi zuen emakumezkoen Premier League-a, 7 alditan altxatu zuen FA kopa eta 2 alditan ligaren kopa. Horrez gain, 2007. urtean Txapeldunen liga irabazi zuen Gunners taldearekin.

Nazioarteko eszenatokian, Yankey ezinbesteko pieza izan zen Ingalatar selekzioarentzako. Rachelek Peter Shiltonen marka gainditu zuen 119 nazioarteko partidu jokatuz Ingalaterrarekin. Ordundik 4 jokalarik soilik gainditu dute bere marka. [2]

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arsenal FC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 liga, 2 FA kopa, 7 ligen kopa eta Txapeldunen liga 1 2006/07 denboraldian

Fulham FC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga 1, 2 FA kopa eta 2 ligen kopa

New Jersey Wildcats[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga 1 [3]

Ingalaterrako selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako selekzioarekin Rachelek bi munduko txapelketa (2007 eta 2011), hiru europako txapelketa (2001, 2005 eta 2013) eta Londreseko 2012 ko Olinpiar jokoetan parte hartu zuen.[4]

Entrenatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rachel Yankey 2018. urteko ekainean hasi zen London Bees taldean entrenatzen. 2019 ko maiatzean taldea zuzentzeari utzi zion.

Emakume izateagatik arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan neska bakarra zen futbolean jokatzen zuena eta mutilen taldean jokatzen zuen. 8 urte zituela, ilea moztu zuen mutilen itxura handiagoa hartzeko eta 2 urtez egon zen mutilen taldean jokatzen bere benetako identitatea zein zen aurkitu zuten arte. "Ray" izenarekin ezagutzen zioten taldean.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Rachel Yankey. 2021-12-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Ingelesez) Rachel Yankey Hall of Fame profile. (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  3. «Rachel Yankey» espowiki.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  4. «TheFA.com - Rachel Yankey» web.archive.org 2015-12-14 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Rachel Yankey Vida tempranayCarrera de club» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]