Ramon Penyafortekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:46, 19 apirila 2015
Ramon Penyafortekoa

Ramon Penyafortekoa (Vilafranca del Penedès, ca. 1175 - Bartzelona, 1275eko urtarrilaren 6a) kataluniar erlijio-gizona izan zen. Bolonian zuzenbideko, filosofiako eta teologiako ikasketak egin ondoren, kalonje izendatu zuten Bartzelonan. Domingotarren jeneral izendatu zuten 1238an, eta musulmanen aurkako gurutzada zuzendu zuen. Ama Birjina Mesedetakoaren ordenaren sortzaileetako bat izan zen. Corpus juris canonici eta Somme de poenitencie et matrimonio lanak argitaratu zituen. Gregorio IX.aren aginduz Décrétales bilduma antolatu zuen.

Erreferentziak