Ribbon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ribbon terminoa (zinta ingelesez) informatikan erabiltzaile interfaze mota bat izendatzen du, bere ezaugarri nagusia da pantailaren goiko aldean menu nagusiaren azpian tresna-barra, tresna-kutxa, menu eta fitxen nahasketa baten bidez aplikazioaren funtzio nagusiak azaltzea ikono moduan edo izena dela medio. Bere helburua aplikazioaren usabilitatea edo erabiltzeko erreztasuna handitzea funtzio eta tresna nagusiak agerian ipinita menu eta azpimenu hierarkikoen arteko nabigazioa ekidinez.

Interfaze mota hau besteak beste enpresa hauek erabili dute: Microsoft (Office 2007 eta 2010, Windows 7ko Paint eta WordPad, Windows Live Movie Maker), Autodesk (AutoCAD 2009), Mindjet (Mindmanager 7, Snagit, Nitro PDF) eta ConeXware (PowerArchiver 11).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]