Rights International Spain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rights International Spain
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
webgune ofiziala
Facebook: Rights International Spain Twitter: ris_org Edit the value on Wikidata

Rights International Spain (RIS) Espainiako gobernuz kanpoko erakundea da, independentea eta irabazi-asmorik gabea, nazioarteko zuzenbidean espezializatutako legelariek osatua. European Liberties Platform-ekin elkartuta dago.[1][2][3]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RISen helburu nagusia eskubide eta askatasun zibilak sustatu eta defendatzea da, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea eta babes-mekanismo nazionalak eta nazioartekoak eraginkortasunez erabiliz.[4]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RIS erakundeak hainbat jarduera egiten ditu bere helburuak betetzeko:[4]

  • Egungo arazoak identifikatzea eta gizarte zibilari tresnak ematea, informatuta egon dadin eta nola eta non jardun jakin dezan.
  • Azterketa juridikoak egitea, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidean oinarrituta, eta gizarte zibilaren eskura jartzea, hainbat bidetatik, sare sozialak barne.
  • Erakunde publikoen aurrean lan egitea herritarren eskaerak helarazteko, txostenen eta gomendioen bidez.
  • Espainiako legeria nazioarteko arau eta printzipioekin bateratzea bultzatzea.
  • Nazioarteko mekanismoen ezagutza hobea eta erabilera eraginkorragoa sustatzea, haien gomendioen betetze eraginkorra monitorizatuz, eta haiekin aliantza eta ekimen bateratuak sortuz.
  • Eskubide eta askatasun zibilak urratu zaizkien biktimei laguntza teknikoa ematea, baita haien legezko ordezkariei ere, eta auzi estrategikoko ekimenak bultzatzea.
  • Giza eskubideen babesean nazioarteko zuzenbidearen erabilera indartzeko prestakuntza jarduerak garatzea.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albisteak
  • Rights International Spain-ek salatu du Gobernuak oztopatu egiten duela herritarren justiziarako sarbidea, Infolibre, Espainia, 2014/5/7
  • Rights International Spain-ek kanpaina bat hasi du Gobernuak herritarrei justizia murrizteko duen planaren aurka, abogacia., 2014/5/9]