Robert Ader

Wikipedia, Entziklopedia askea

Robert Ader (1932-2011) psikologo estatubatuarra izan zen, Nicholas Cohen immunologoarekin batera Psikoneuroimmunologiaren aitatzat jotzen dena. New Yorken jaio eta Rochester Medical Center-eko unibertsitateko irakasle emeritua izan zen.

1957.urtean bere lehenengo lanak argitaratu zituen, eta XX. mendeko 70eko hamarkadaren hasieran saguekin egindako esperimentu ospetsuak plazaratu zituen, erreflexu baldintzatu batek animalien immunitate-sistemaren gain eragiten zuela argi eta garbi frogatzen zuena. Esperimentu horietan oinarriturik nerbio-sistema eta immunitate-sistemaren arteko lotura estua azpimarratu zuen Ader-ek, psikoneuroimmunologiaren nondik-norakoak ezarriz.

Kanpo loturak