Rodney Laver
Wikipedia(e)tik
(«Rod Laver» orritik birbideratua)
Rodney Laver Australiar tenis jokalaria (Rockhampton, 1938). 1960ko hamarraldiko jokalaririk onenetakoa izan zen. Ezkerreko besoa oso modu teknikoan erabiltzen zuen. Ingalaterrako nazioarteko txapelketa irabazi zuen 1961, 1962, 1968 eta 1969. urteetan, Frantziako nazioartekoa 1962an eta 1969an, Estatu Batuetako nazioartekoak 1962an eta 1969an, eta Australiako nazioartekoak 1960an, 1962an eta 1969an. Lan handia egin zuen Australiak 1961ean eta 1962an Davis kopa irabaz zezan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.