Roger Bannister

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sir Roger Banister.

Sir Roger Gilbert Bannister (Harrow, Middlesex, 1929ko martxoaren 23a) britainiar atleta ohia da. Milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena da. Oxfordeko Unibertsitatean eta Saint Mary ospitaleko medikuntza-eskolan ikasi zuen. 1954ko maiatzaren 6an, miliaren munduko marka hautsi zuen, Oxforden, 3,59,4ko markarekin. Bi hilabete igaro baino lehen, John Landy australiarrak Bannisterren marka hautsi zuen, 3,58ko markarekin. 1954ko abuztuan, berriz, Bannisterrek Landyri irabazi zion milia bateko lasterketan, Vancouverren (Kanadan). Munduko marka hautsi ez bazuten ere, lau minututik beherako marka egin zuten biek, inoizko lasterketarik ospetsuenetako batean. Urte hartan bertan, kirola utzi eta medikuntzan hasi zen, lanbidez neurologoa baitzen. Autobiografia bat idatzi zuen, The Four Minute Mile (Lau minutuko milia, 1955). 1975ean, Sir titulua eman zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Bannister Aldatu lotura Wikidatan