Rokpa International

Wikipedia, Entziklopedia askea

ROKPA International batez ere Tibeten eta Nepalen lan egiten duen gizaldeko elkartea da. 1980. urtean sortua Akong Tulku Rinpoche, Lea Wyler eta Wyle doktorearen eskutik.

Rokpa Internacionalaren logoa

Rokpa Internationaleko helburu nagusia munduko pertsona txirotuenen bizi kalitatea hobetzea da, erlijio, kultura eta jatorriarekin zerikusia duten diskriminaziorik gabe. Rokpa Internationalek laguntza heltzea bereziki zaila den tokietan egiten du lan.

Rokparen bulego nagusiak Zurichen daude, Suitzan, eta munduan zehar 18 herrialdetan ditu ordezkaritzak. Urtero, Rokpa International 120 bat proiektutan murgilduta dago.

Gizaldeko elkarte honek ZEWO zigilua du (dohaintza bidez finantzatzen diren elkarteen Suitzako zertifikazio autoritatea) diruaren kudeaketa arduratsua bermatzen duena.

Espainiar estatuan Rokpa Internationalek bi ordezkaritza ditu: Rokpa Euskadi eta Rokpa España.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]