Nepal
Wikipedia(e)tik
|
Nepalgo Erresuma नेपाल अधिराज्य |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
|
|||||
| Goiburu nazionala: जननी जन्मभूमिष्च स्वर्गादिप गरियिस ( Ama eta Aberria Zeruetako Erresuma baino handiagoak dira) |
|||||
| Ereserkia: Rastriya Gaan | |||||
![]() |
|||||
| Hiriburua | Katmandu 27°42′N 85°19′E |
||||
| Hiri handiena | Katmandu | ||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Nepalera | ||||
| Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Gyanendra Girija Prasad Koirala |
||||
| Bateratzea |
1768 abenduaren 21 | ||||
| Eremua - Guztira - ur % |
147.181 km² (94.) 2,8 |
||||
| Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2002) - Dentsitatea |
27.676.547 (40.) 23.151.423 196 biztanle/km² (39.) |
||||
| Dirua | Rupia (NPR) |
||||
| Ordu eremua - Udan (DST) |
NPT (UTC +5:45) Ez (UTC +5:45) |
||||
| Interneteko domeinua | .np | ||||
| Telefono aurrezenbakia | +977 |
||||
| Herritarra | nepaldar | ||||
Nepal Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakideok ditu: Txina (Tibet) iparraldean eta India hego, eki eta menbebaldean. Munduko erresuma hindu bakarra da: biztanleen % 80 erlijio horretakoa da.
Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.
[aldatu] Historia
Agintari absolutupean egon zen herrialdea urte askotan. Hala ere, 1990ean monarkia konstituzionala bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat 1996tik, alderdi komunista eta maoista matxinatu zenetik hain zuzen ere. Monarkia eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan. Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 dute menpe), erregeak parlamentua itxi eta 2002an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. 2005ean, "larrialdi egoera" deituta, botere exekutibo osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, 2006ko apirilaren 24an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali estatu laiko deitu zion. Konstituzioa ere eraberritzekoa da.
[aldatu] Kanpo loturak
Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak


