Ruzagayura gosetea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruzagayura gosetea
MotaGosete
Denbora-tarte1943ko urria - 1944ko abendua
HerrialdeaRuanda-Urundi
Pertsona hilak36.000
50.000

Ruzagayura gosetea, Bigarren Mundu Gerran zehar, Ruanda-Urundiko belgikar agintaldian gertatu zen gosete nabarmena izan zen. Goseteak heriotza ugari eta migrazio masiboa eragin zituen, bereziki Kongo Belgikarrera eta inguruko herrialdeetara. Gosetea 1943ko urrian hasi eta 1944ko abenduan amaitu zela uste dute.[1]

Gosetearen arrazoi nagusia 1943ko hasieran jasandako eskualde-lehorte aldi luzea izan zen. Hala ere, agintari kolonialek, Bigarren Mundu Gerran, Kongo Belgikarrera nekazaritza produktuak bidaltzeko egindako saiakerek arazoa areagotu zuten.[1]

Administrazio kolonialak, misiolari kristauekin batera, Usumburako hornidura-puntu batera elikagaia garraiatzeari ekin zion.[1] Ruandako Mutara III.a Rudahigwa errege txotxongiloak goseak kaltetutako lurraldera laguntza bidali zuen.[1]

1944ko amaieran, 36.000[2] eta 50.000[3] pertsona artean (eskualdeko biztanleriaren bostena eta herena artean) gosez hil ziren.

Ehunka mila pertsonak Ruanda-Urunditik kanpo emigratu zuten goseari ihes egiteko, gehienek Kongo Belgikarrera ihes egin zuten, baina baita Uganda Britainiarrera ere. Migrazioak ruandar kopuru handiak eragindako eremuetan ezegonkortasun politiko handiagoa sortzeko baino ez zuen lagundu.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Frantsesez) «Ruzagayura, une famine au Rwanda au cœur du Second Conflit mondial» (PDF) l’Institut d’histoire ouvrière, économique et sociale 2012-9-7.
  2. (Frantsesez) Singiza, Dantès. (2011). (PDF) La Famine Ruzagayura (Rwanda, 1943-1944): causes, Conséquences et réactions des autorités. Teveuren: Royal Museum of Central Africa, 92–3 or..
  3. (Frantsesez) (PDF) La Famine Ruzagayura (Rwanda, 1943-1944): causes, Conséquences et réactions des autorités. Teveuren: Royal Museum of Central Africa, 94 or..
  4. (Ingelesez) «Re-imagining Rwanda: Conflict, Survival and Disinformation in the Twentieth Century» (PDF) School of Oriental and African Studies, University of England (Cambridge University Press) 2002-3-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Ruanda
Artikulu hau Ruandako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.